Aste honetan Facebookeko zerbitzuetan egin diren hainbat aldaketa komentatzen ditugu, Pokemon Goko bigarren etorpena aurreikusten dugu eta MasMovileko azken hanka sartzea komentatzen dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean214.mp3 Deskargatu hemen.

Katolikoen eta protestanteen arteko zatiketa Ipar Euskal Herrian gertatu zen, hegoaldea osoki eliza katolikoak atxiki baitzuen. Urruña ondoan dagoen Urtubia jauregian idatzi ziren zenbait gutun euskaraz XVI. mendean frantses armadaren berri emateko. Funtsean bertako jaun katolikoak espioi lanak egiten zituen Espainiako erregearentzat. (Argazkia: Eneko Bidegain). https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Espioi_lanak_Urtubian.mp3 Deskargatu hemen.

Etb2-ko ‘El Conquistador del Caribe’ saioak gizon bat kaleratu berri du, jokabide matxista izan duelako. Gertakari hau izan dugu hizpide Maria Gonzalez Gorosarri kazetariarekin.  Matxismoaren oinarria emakumeekiko gutxiespena da. ‘El Conquis’ Etb-ren saiorik garestiena da. Ikusleek ondoen hartu ohi duten saioa ere bada, azken edizioan esandakoak eta gertatutako aztertu ditugu. […]

Askapena erakunde internazionalistak 30 urte bete ditu aurten. Beste behin ere brigadak antolatu ditu “munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko”. Apirilaren 16ra bitarte egongo da epea izena emateko. Jhasna izan da gurean. Europan,azken urteetako dinamikarekin jarraitzeaz gain, hainbat leku berri iragarri dituzte. Herrialde Katalanetakoari Bretainiako […]

The Four Seasons taldearen buru eta kantari Frank Vallik egin zuen doinu hau, ez bere ezaugarria zen falsetto kantaeran, ahots lasaia jarriz baino. Hala, in crescendo doan maitasun kantu honek astebete egin zuen Billboard Hot 100 zerrendan. Guk, Valliren jatorrizkoaz gain, kantu honen bost bertsiolari ekarri ditugu: Lauryn Hill, Morten […]