Hiruka komunikazioarekin bat egin dugu eta Uribe kostako agerkarian bildutako albisteak ekarri dizkigu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte bete ditu aurten eta eskualdeko taldearekin mintzatu dira. Joxe Elorrieta Aurrekoetxeak bere bigarren saiakera aurkeztu berri du: Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio […]
Eguna: 2017-02-13
Gaurko ekonomia tartean defizitaren inguruan aritu gara. Horretarako Joseba Felix Tobar Arbulu batu zaigu saiora. Gobernu defizita ez gobernuko superabitaren inguruan mintzatu zaigu. Defizita diru sarrerak diru irteerak baino txikiagoak direneko finantza desoreka da. Gastuak ken sarrerak da defizitaren zenbatekoa. Europar batasunak mugak jartzen ditu eta muga horiek herrialde bakoitzaren […]
1587 urtean elizak ikerketa bat egin zuen Nafarroan jakiteko non behar ziren apez euskaldunak eta non ez. Horren arabera euskararen mapa egin daiteke eta bertan ikusi Tafallaraino hitz egiten zela. Hurrengo hiru mendeetan ez zen mugitu hizkuntza muga hori. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Romanzados_eta_bascongados.mp3 Deskargatu hemen.
Eusko Legebiltzarrak bigarren saiakera bat egingo du amiantoaren biktimentzat konpentsazio funts bat sortzeko. Lau urteko lanaren ondoren, ganberak aho batez onartu zuen lege proposamen bat joan den maiatzean, eta, funtsa Espainia osorako eratzea egokiena zela iritzita, Kongresuan tramitatzeko eskaera egin zuen. Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek bat egin zuten lege dekretua […]
