Gaurko saioan Juanjo Olasagarreren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen Poz Aldrebesa nobela izan dugu mintzagai. Gai asko jorratzen ditu nobelan, memoria, zaintza, gizonen arteko maitasuna, sexua.. Bi protagonista nobelan,homosexualak, Joseba eta Axi. Belaunaldi konkretu batekoa, belaunaldi baten argazkia da, 19 urte elkarrekin daramatzaten bikotea dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/170606_piper_Juajo_Olasagarre.mp3 Deskargatu hemen.

Maiatzaren 31an  Eusko Jaurlaritzak Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren aldatzeko oinarrizko dokumentua ezagutzera eman zuen legebiltzarrean. Hamabost aldaketa aurkeztu zituen Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak. ELAk oso irakurketa ezkorra egiten du; ELAren ustetan erreforma bere horretan ezartzen bada pobrezia handitu egingo da. Mikel Noval eta Janire Landaluzek erreforma horren inguruko […]

Ekainaren 1ean zoru klausulak epaitzeko epaitegi bereziak abiatu ziren. Ekainaren batetik Bizkaikoa martxan da, Donostian eta Gasteizen uztailaren batean jarriko dira martxan. Zoru klausula eta hipoteka gastuen inguruko zehetasunak eman dizkigu Jose Luis Segura, Euskal kontsumitzaileen elkarteko kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170607_hizpidea_jlsegura.mp3 Deskargatu hemen.