Aste honetan, roamingaren bukaera ospatu dugu, epaitegiek agindutako zenbait webguneren itxierei buruz eztabaidatu dugu eta Nintendo E3an aurkeztu dituen bideojokoei buruz mintzatu gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean227.mp3 Deskargatu hemen.

Zorrotz begiratzen eta aztertzen ditu hedabideak Maria Gonsalez Gorosarrik , EHUko irakasleak. Hedabideetako titularrak aztertzen ditu jakiteko nola tratatzen dituen emakumean gaur eguneko kazetariak. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka ze ideologia mota dagoen.  Gaurko saioan errepasoa egoera konkretu batean entzundakoaren harira abiatu dugu, trenean Zornotzarako bidean  trenean Bilboko parranda horretan prostitutak […]

Urriaren batean erreferenduma egingo dute Katalunian. Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa? Galderari erantzun beharko diote herritarrak, baina data hori  baino lehen korapilo asko askatu beharko dituzte, tenperatura altuak meteorologiari dagokionez baita ere politika kontuetan. Zalantza asko daude argitzeko,esaterako, gobernuak datorren urriaren 1erako iragarritako galdeketa atontzen laguntzen duten […]

Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostenaren ondorioak kaleratu ditu, gizartearen erradiografia direnak. Datuen arabera, egoerak hobera egin duen arren, pobrezia egoera latzenetan bizi diren familiak gehitu egin dira azken urte hauetan eta gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo du. Idoia Pérez de Mendiolak Oinarrizko Gizarte-Ekintzako arduradunak xehetasunak […]

Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 1era ospatuko da.  58 emanaldi izango dira Bilbon, kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora, eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, […]