Nanoteknologia eta nanopartikulak, gero eta maizago entzuten ditugun hitzak, duela zenbait urte teoria hutsean egotetik eguneroko praktikarako jauzia eman baitute hainbat esparrutan. Eta jauzi zinez handia dugu nanoteknologiak azkenaldian emandakoa, nanopartikulek aplikazio ugari dituztelako dagoeneko zientzia zein teknologiaren arloan. Gaurko saioan Maite Insausti kimikariak hain dimentsio txikian lan egiteak dakartzan […]
Eguna: 2017-06-23
ARGIAk asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu lander Arbelaitz erredaktoreak. Azalean, Aleida Guevara March kubatarra, pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta Che Guevararen alaba. Berriki Bilbon elkarrizketatu dute, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean izan baita. Aitaren figuraz, bizipenez eta iraultzaren osasunaz solastu dira berarekin. Horrez gain parkeak ikasgela […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Euskararen auzia, euskararen legeak pauso eman du. Nafarroako Parlamentuak baietza eman dio Euskararen Legea aldatzea eta 45 herrik babes handiagoa izango dute euskarari dagokionez. Haietatik 44 eremu ez euskaldunetik mistora pasatu dira, eta bat, mistotik euskaldunera. Atetz da herri hori, eta […]
Diego Lopez Harokoak 1300ean emandako fundazio agiria jotzen dugu Bilboko hiribilduaren jaiotza-agiritzat. Baina ikertzaile batzuen aburuz, beharbada, fundazio agiri zaharragorik ere izan zen… https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170623_gomutan25.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]
