Gaurko saioan Kantabrian zuntzerako azpiegitura bat eraikiko dutela kontatu dizuegu, Wifi4EU, Europar Batasunak hiriburu handietan wifi konexioa ezartzeko proiektua azaldu dizuegu. Uber, Cabify eta taxien arteko guda aipatu, Futbola 4Kn eta 2020an gertatuko diren aldaketa batzuk aipatu ditugu, bideo eta guzti egin dugun bigarren saioan. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean225.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-06-05
Gaurkoan bat egin dugu Uribe Kostako Hiruka agerkariko Irantzu Sagarminaga kazetariarekin, eskualdeko berri aipagarri batzuk nabarmentzeko. Hasteko, joan den hilaren 25eko osoko bilkuran Plentziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Placentia (Kanada) eta Plentzia herrien arteko senidetzea. Horren helburuetako bat da herri bien arteko lankidetza sustatzea, adiskidetasun-loturak indartzeko eta harremanak ugaritzeko. […]
Gaurko ekonomia tartean Steve Keen ekonomialariak idaztitako artikulua ekarri digu Joseba Tobar Arbuluk. Bere artikuluan ironia handiarekin ekonomia neoliberala desmuntatu egiten du. Ekonomia neoklasikoko teoriak faltsuak direla dio. Laburbiltzen dirua kontrolatzeko banku zentrala behar dela, interes baxuarekin jendeak inbertituko duela eta azken finean egiten dena da; diruarekin espekulatu egiten da. […]
Ekainaren 10ean hitzordu garrantzitsua du Gure Esku Dagok Bilbon; “inoiz ikusi gabeko galdera ikur erraldoia” osatuko dute hara joango diren herritarrek, Euskadi plazatik Plaza Eliptikoraino, “erabakitzeko prest” daudela aldarrikatzeko. Zelai Nikolas Gure esku dago ekimeneko bozeramaile izan da gurean. Larunbateko ekitaldia “beste mugarri bat” izango da adierazia du. Demokrazian sakontzen […]
