Musika nagusi da Aste Nagusian eta horren isla gaurko saioan izan ditugun musikarien bisita izan da. Saioa bukatzeko Txarli eta Joselu batu zaizkigu eta Amultsuki diskoa aurkezteaz gain zuzenean kantu bat eskaini digute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170822_Txali%20etaJoselu.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-08-23
Gaurko saioan Zaparrada haur konpartsako lagunak izan dira saioan. Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, gaztetxoek hainbat ekintza egiteko aukera izaten dute. Gaurkoan bazkaltzeko ezinbestekoa den ogia egin dute. Gaztetxoenek ogia nola egiten dute azaldu […]
Eguzkizale konpartsa 1989an sortu zen, helburu argiarekin jaiak ikuspuntu ekologista batetik lantzeko. Urte guzti hauetan horretan saiatu dira eta aipatzekoa da txosna apaintzeko birziklatutako gauzekin egiten dute. Marta eguzkizale konpartsako laguna batu zaigu saiora. Gainera aurten Maritxu jaia antolatu dute. Canabisaren inguruko hausnarketa pizteko asmoz, azoka eta hitzaldi eta mahai […]
Mikel Uraken Santutxuko musikaria izan da gurean. Folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da , aurretik, Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa, eta orain, bakarkako bidean bestelako erritmoak lantzen ditu. Duela bi urte plazaratu zuen “Neguaren Ostean” izeneko binilo diskoa, euskara hutsean abesturiko lehen lan. Orain hurrengo laneko kantuak […]
30 urte betetzen ditu Hau pittu hau konpartsa. Kantu berezia egin eta Aste Nagusian topera lanean dabiltza. Igor batu zaigu saiora. Hasierako urteak gogora ekarri dizkigu, euskararen presentzia Ast6e Nagusian konpartsen izenetara mugatzen zela kontatu dugu. Urteak aurrera egin eta egoera aldatu bada ere bestelakoa da gaur eguneko Aste Nagusia. […]
Areatzako Kioskoak urteroko legez udal musika bandaren kontzertuak entzuteko aukera izaten da. Gaurkoa bertaratu eta Juanma Begiristaineakin berba egin dugu. Klarinete jotzen du bandan, 45 musikari osatzen dute Udal musika banda eta Aste Nagusian musika herrikoia eta erakargarria prestatzen dute. Bilboko Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplana eta zuzendariordea […]
Mamiki konpartsako Irati izan da saioan. Bizkaiko emakumeen asanbladak bultzatutako konpartsa beteranoa dugu hau, izan ere 1979an sortu zuten. Gaur egun Bizkaiko hainbat emakume taldek parte hartzen du bertan. Emakumeen konpartsa da, urte hasieratik feminismoaren alde lan egin dute. Berdintasunaren alde eta erasoen aurka lan egiten dute. Aurten hiru gai […]
