Mamiki konpartsako Irati izan da saioan. Bizkaiko emakumeen asanbladak bultzatutako konpartsa beteranoa dugu hau, izan ere 1979an sortu zuten. Gaur egun Bizkaiko hainbat emakume taldek parte hartzen du bertan. Emakumeen konpartsa da, urte hasieratik feminismoaren alde lan egin dute. Berdintasunaren alde eta erasoen aurka lan egiten dute. Aurten hiru gai azpimarratu dituzte euren txosnan, batetik emakume errefuxiatuen egoera, Juan Ribasen auzia eta emakumeen saretze lana. Aste Nagusirako prestatutakoaz ere hitz egin digu Iratik, ahotsa urratuta baina argi eta garbi berba egin da.
Deskargatu hemen.