Areatzako Kioskoak urteroko legez udal musika bandaren kontzertuak entzuteko aukera izaten da. Gaurkoa bertaratu eta Juanma Begiristaineakin berba egin dugu. Klarinete jotzen du bandan, 45 musikari osatzen dute Udal musika banda eta Aste Nagusian musika herrikoia eta erakargarria prestatzen dute. Bilboko Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplana eta zuzendariordea den Iñaki Urkizuren eskutik. Abuztuaren 25eko kontzertuan, ostirala, Elciegoko Gaiteroak taldearen kide diren Juan Carlos Gómez eta Juantxu Gómez arituko dira gonbidatu gisa.
Deskargatu hemen.