50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]
Eguna: 2017-10-11
Deck Backderf (ez)izeneko komikilariak egindako Basura nobela grafikoak -Astiberrik argitaratua- inspiratu gintuen etxeko hondakinak, zarama, nola kudeatzen dugun jorratzeko. Europan AEBetan baino finoago gabiltza eta Gipuzkoan Bizkaian baino hobeto, baina asko dago egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-003-Hondakinak.mp3 Deskargatu hemen.
Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtean sortu zen. Udan han eta hemen ibili dira zuzenekoak ematen, uda bukaeran irratira gonbidatu ditugu, Euskal Herriko plazen osasunaz eta aurrerantzean dituzten proiektuen inguruan berba egiteko. Plaza taldea izateaz gain kantu sortzaileak ere badira. 2016an beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu […]
