Kataluniako erreferendumaren biharamunean Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga batu zaizkigu. Atzo gertatutakoaren analisia egin digute. Katalan herriak, Generalitatekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan eta, gure gonbidatuen arabera, prozesuak ez du atzera bueltarik. Katalan herritarrek eta Espainiako Estatuaren arteko tentsioak gora egin du […]

Urriak bi astelehena, gaurkoa biolentziarik gabeko nazioarteko eguna da, eta egunkarietako azaletan irudi gogor eta bortitzekin esnatu gara, atzo Katalunian gertatutakoaren laburpen bat izan daiteke, Poliziaren oldarraldiak eta herritarrak bozkatzen, horiek dira munduko egunkari irakurrienetako azaletan ageri diren irudiak. Bi milioitik gora pertsonek bozkatu dute Kataluniako erreferendumean. Bartzelonatik, bertatik bertara, […]

“TrikiHarria” ahozko hausnarketa eta zuzeneko musika bateratzen dituen ekitaldia da. Iñaki Perurena eta Kepa Junkera dira protagonista. 41 urte harriarekin ibili eta gero, asko dauka Perurenak harriaren inguruan esateko. Gaia bere osotasunean hartuta, karga autobiografiko handia duen bakarrizketa bat prestatu du.Performance honetan, Leitzako harri-jasotzaileak harriaren inguruko zenbait kontu botako ditu […]

Gaurkoan Jakoba Errekondok “Landareak lantzen” gida liburua aurkeztu digu.2018ko agenda bat baino gehiago da. Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola azaltzen digu gida liburu honetan Jakona Errekondok.  Agendak aholku batzuk ematen ditu baina garrantzitsuena hutsuneak dira, bakoitzak bete beharrekoak, egiten dituen lanekin, dituen asmoekin, planoak, […]