Lurrek Hodeik esaten duena errepikaten du lorito bat balitz bezala eta amamak ea liliputar bat den galdetzen dio…liliputarrak ezagutu nahi badituzue, piztu irratia eta entzun amamaren ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/11-gaurezdagoeskolarik-ongi%20etorri%20ikastolara.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-10-20
Glaukoma taldeak estudioko hirugarren lana argitaratu berri du “Kalima” deiturikoa. Guztira, hamahiru kantu jaso dituzte lan horretan; batzuk euskaraz abestuak eta beste zenbait gaztelaniaz kantatuak. Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Bonberenea Ekintzaken eskutik iritsi da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171020-rafa_rueda.mp3 Deskargatu hemen.
Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren […]
La Fundicion aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa. Alicia Otxandotegi […]
Audience taldeak gaur kaleratu du bere disko berria: Isla. Beraien ohiko doinuez gain, erritmo kubatarrak ere entzun daitezke lan honetan, izan ere, La Habanara abiatu ziren apirilean eta bertako Abdala estudio ospetsuetan grabatu zuten diskoa, hainbat kolaboratzaile berezirekin batera. Diskoak Kubara egindako bidaia islatzen duela dio Gaizka Isunza taldekideak eta […]
