Aste honetan WhatsApp izan da gure aipagai berezia, bere funtzionalitate berriekin. Hortaz aparte, Amazon, Google eta Europar Batasunak bere ekarpenak jarriko dituzte, eta Sarean Zehar Insider asko egingo dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean233.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-10-23
Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina. (Xerezaderen Artxiboa blogetik ekarria). https://bilbohiria.com/docs2/2017/xerezade/170922xerezade_dastaketa.mp3 Deskargatu hemen.
Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo […]
Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]
Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera […]
