Erraiak proiektua aurkeztu digu Rafa Ruedak.  Erraietako barne ibilbide bat, proposatzen digute Erraiak proiektuko kideak. 10 kantu sortu dituzte, testu eta ilustrazioekin. Musika, hitzak eta irudiak nahastuta, formatu berezi batean editatu eta zabaldu dute lana. Kajatxo batean aurkitu ahal izango dituzue hamar postal berezi. hamar abestien letrak, hamar literatur ale […]

Ostiraletik igandera Arriaga plazan Kanpaldia egingo dute. Erresidentzietako langileen “borrokaren zergatiak azaltzeko” eta “gurekiko elkartasuna bilatzeko asmoz, azaldu du Ander Akarregi   ELAko kideak. Uztailaren 7 arte luzatuko dute greba, eta hiru egunetan zehar gatazkaren larritasuna berriz ere kalera eramango dute. Argi daukate “sistema dela aldatu beharrekoa.200 greba egun daramatzate, lan baldintzak eta […]

Genetikan pixkanaka-pixkanaka burutzen ari diren aurkikuntzak zientzian aspaldi luzean gertatu den iraultzarik garrantzizkoenetako bat da. Izan ere, giza genomaren egitura eta ezaugarriak ezagutzeak makina bat gaixotasunen aurrean tratamendu berriak eta bereziak saiatzeko aukera ekarriko baitu, tartean minbiziaren aurkako tratamendu ezberdinak daudelarik. Eta genetikak aurrera egin ahala, haren ekarpenak eta erronkak […]

Langileen ekonomiari jarduten dugu ostegunetan, ekonomiaren analisiak eginez, egoerak  ulertzeko gakoak emateko batu egiten zaigu Endika Alabort Amundarain ekonomialaria.  Gehiegizko informazioa dagoen honetan sistema ekonomiako eraldatzeko historian eman diren kasuak komentatu dizkigu Endikak, izan ere, praxia edo praktikak dira garrantzitsuak. Langile mugimendua eta berek ekonomia beti aukeren ekoizleak izan dira. […]

Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera. Gaztedi dantza taldeko Aitor Santamariak eman digu ekimenaren berri. Ekainaren 10ean, beraz, musikaz argituko du egunak Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zazpikaleetan eta Abandon, eta 12:00etan Atxuriko Gizakunde Plazan erraldoien lekuko aldaketa egingo dute, “erraldoi eraberrituak” ikusteko aukera […]

Goizeko zortzietan puntuan  ‘%100 basque’ liburuaren irakurketari hasiera eman dio Itxaro Bordak. Lehen pasartea irakurri ostean hunkituta agertu da idazlea. Beste ahotsetan eta ozen berak idatzitako hitzak entzutea emozio berezia ekarri sortu dio. Irakurri ostean Itxaroren hitzak jaso ditugu.  Arratsaldeko zazpiak arte ehunka lagunek etenik gabe liburuaren pasarteak irakurriko dute […]

Gaurko saioan Juanjo Olasagarreren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen Poz Aldrebesa nobela izan dugu mintzagai. Gai asko jorratzen ditu nobelan, memoria, zaintza, gizonen arteko maitasuna, sexua.. Bi protagonista nobelan,homosexualak, Joseba eta Axi. Belaunaldi konkretu batekoa, belaunaldi baten argazkia da, 19 urte elkarrekin daramatzaten bikotea dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/170606_piper_Juajo_Olasagarre.mp3 Deskargatu hemen.