Gaurkoan Rafa Ruedak Iker Martinez Oñatiarraren bakarkako lehen lana ekarri digu “Itzalen mundua” deiturikoa. Latzen, Potemkin eta bestelako hainbat egitasmotan jardun ondoren, gaur egun Lenao taldean ari da Iker Martinez Oñatiko musikaria. Paraleloki, baina, bakarkako bideari ere heldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170616_Rafa_Iker%20Martinez.mp3 Deskargatu hemen.

Nafarroako albisteen kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Abiadura handiko trenaren inguruko akordioak ekarritako desadostasunak pil pilena jarraitzen dute. Gobernua babesten duten lau alderdiek batzarra egin dute  Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearekin., baina  Madrilekin Nafarroak izan dezakeen hitzarmenak  bere horretan desadostasunak sortu ditu. Laukoaren baitan iritzi desberdinak daude. […]

ARGIAko Lander Arbelaitz erredaktoreak azaldu digunez, aste honetako ARGIA astekarian hiri baratzeak izan dituzte hizpide erreportaje nagusian. Munduan gero eta herritar gehiago doa landa girotik hirietara bizitzera. 2050erako 6.300 milioi pertsona hirietan biziko direla aurreikusten da. Eta munduko hirietan nekez egon da inoiz hain banaketa handia pertsonen eta naturaren artean. […]

Agur, bertsozale pottopsikotiko depresibo taldea! Gaurko saioan bi kontu ditugu gozagai: Markina-Xemeinen jokatutako Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala eta, asteburu honetan, Mekoletan izan den Durangaldeko IV. kopla txapelketa. Markinan Iruri Altzerreka Garaiarrak lortu zuen Bizkaiko eskolarteko txapela eta Mekoletan gure Josu Zabala izan zen txapalata (garaikurra) etxera eraman zuena; bai, ondo […]

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria batu zaigu. Enpleguaz eta langabezia jar du dugu. Langabezia  teknologia berrien edo robotizazioaren ondorio ondorioa ez dira, azken finean erabaki politikoak dira lana eta merkatua eraldatzen dutena. Kapitalismoaren ondorioak dira merkatuak pairatzen ari dena eta enpleguak eraldatzen ari direna. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170615_hiz_jon_Bernat.mp3 Deskargatu hemen.

Onddoak izango dira Zientzialari saio honen protagonistak. Asko eta askotarikoak dira onddoak. Haietako batzuk begi ukaldi batez erraz ikustekoak dira, eta beste asko, aldiz, arras ikusezinak. Onddoak aspaldidanik dira ezagunak eta preziatuak gure artean; eta ez soilik mahai gaineko gutizia gisa. Oroit bedi, esaterako, legamiak eta lizunak onddoak direla. Gaurkoan […]

Sare herri plataformak 0km kanpaina jarri du martxan eta ekainaren 17an Donostian egingo den ekitaldira joateko dei egin du. Inaxio Oiartzabelek larunbateko zehetasunak ekarri dizkigu. Ekainaren 17ko ekitaldia “jai girokoa eta aldarrikatzailea” izango dela iragarri du. Baina aldarrikatzailea ere izango da, Sarekoek uste dutelako giza eskubideak aintzat hartu gabe “demokrazia” […]

“Animaliak ez dira latorrizkoak” lelopean egingo dute manifestazioa  larunbatean, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Moyua plazan eta Arriaga antzokian irakurriko duten manifestuarekin amaituko da. Piztiak konpartsak  animaliarik gabeko ikuskizunen alde egin nahi du. Zezenketak, Vista Alegre zezen plazan; Circo Mundiala, Etxebarria parkean Aste Nagusian izaten […]

Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena “ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua”. Salatu dute frankismoaren biktimei emandako erantzuna, “oso berandu” heltzeaz gain, “hutsaren hurrengoa” izan dela justiziaren aldetik. Hilaren 18an omenaldia egingo diete […]