Artxandako funikularraren historian murgildu gara gaurko saioan. Bilboko udalak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu larunbatetan, Miren da bisitak egiten dituena eta funikularraren historia ekarri digu. Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako […]

Aste honetan, Donostira gerturatu gara, Urbanzientzia ekitaldira, berri teknologikoak berrikusteko eta han parte hartzen dituzten proiektuak ezagutzeko. 50 minututan zehar Aranzadi, Nimphalur edo Turing eta Kodea ekintzak ezagutuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean224.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan hiruka komunikaziozko Irantzu Sagarminagarekin bat egin dugu eta Uribe kostako albisteen berri eman digu. Aste-akabu honetan da Umore Azoka izan da  Leioan jendetza batu da hiru egunetan zehar kale antzerkiaz gozatzeko. Arretatik Bilbora bidegorria egiteko aurrerapausoak eman dira. Kalimotxoaren «museoa» egin asmo dute Portu Zaharrean. Edari mitikoari gorazarre egiteko […]

Maiatzaren 11n eta 12an egin dituzte Udaltop jardunaldiak Lasarte-Oriako. Hizkuntza ohiturak eta euskararen erabilera aztertu dituzte, hainbat adituk parte hartu du jardunaldietan, gaurkoan Joxean Amundarain Gipuzkoako foru aldundiko teknikariak ekarri dizkigu jardunaldien nondik norakoak. Euskal Herri osoko euskara teknikariak bildu dira Udaltop soziolinguistika jardunaldietan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170523_hizpidea_joxean_amundarain.mp3 Deskargatu hemen.

Irandarrek argi utzi dute  bigarren itzulirik behar izan gabe hautatu dute Hassan Rohani presidente , botoen %57ko babesarekin. Ostiralean izan ziren Iranen  hauteskundeak eta bigarren agintaldiari ekingo dio Hassana Rohani. Gaurkoan Iranera begira jarri gara eta Iraneko errepublikako sistema aztertu dugu Jon K.Billelabeitiarekin batera. Konplexua da Irango sistema, izan ere […]

Askok futboletik ezagutuko dute, 1960tik aurrera Liverpool futbol taldearen ereserki moduan egin baitzen ezaguna. Jatorria, hala ere, lehenago du, eta ez Liverpoolen, New Yorken baino. 1945ean Broadwayko Carrousel izeneko musikalerako konposatu zuten Rodgers eta Hammersteinek. Liverpooleko talde batekin hasi gara, Beatlesen garaikide eta eszenakide izandako Gerry and the Pacemakers taldeak […]

Gaurkoan, gure Theme/Time edo mintzagaia oso gai zabaldua izan da herri kantu ugariren bidez, hizkuntza eta kultura anitzetan izan baitira atxiloketak, presoak eta ihesaldiak. Aukera honetan kanta oso ezagunak eta ezezagunak batu ditugu, bertokoak zein kanpotik heldu zaizkigunak (zerrenda honetan adierazitako urteak grabaketenak dira). https://bilbohiria.com/docs2/2017/soinugela/170518_soinugela_kartzela.mp3 Deskargatu hemen. El chozas de […]

Luistxo Fernandez dugu egungo literatua ale radiofonikoaren egilea, mundua bereganatzeko helburu xumea duen kazetari ohia. Euskaldunon Egunkarian sorreran eta hasierako urteetan bertan ibilitakoa, euskal teknofiliaren aitzindari, Interneti buruzko atala sortu zuen 1996an EGUNKARIAn, beste hedabide askok baino dexente lehenago. Aurki.com, Sustatu albistegia, Tagzania eta beste batzuk izan dira Luistxoren ekimenak. […]

Gaurko saioan Maria Gonzalez Gorosarri batu zaigu. Urte batzuk atzerrian eman eta gero, Osakidetzara bueltatu da. Osasun zerbitzu publikoen inguruko albisteak aztertu ditu hedabideetan. Osakidetzak galdu dituen langileen ondorioz, gaixoentzako arreta nabarmen kaltetu da eta hori hedabideetan izan duen isla ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170522-hizpidea-mariagorosarri.mp3 Deskargatu hemen.