Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo du Bilbo Hiria irratiko lantaldeak, eta grebarekin loturiko ekimenen berri soilik emango du. Bestelako ekoizpen lanak alde batera utzi, eta grebari buruzko informazioa zabaltzera bideratuko du bere zeregina Bilbo hiria irratiko lantaldeak martxoaren 8an. Sare sozialen bitartez egingo du grebaren jarraipena Bilbon.
Eguna: 2019-03-07
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Derioko seminarioan egondako sexu abusuen inguruko erreportajea egin dute, biktima batzuen testigantzak jaso dituzte. Benalla Macron kasuaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu eta bukatzeko Itziar Ituñori eginiko elkarrizketa komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190307_ArgiaAstekaria.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean Bilboko Kafe antzokian ANC euskal herriak mahai ingurua antolatu du “Demokrazia auzipetua” goiburupean. Bertan, Jaume Alonso Cuevellas i Saroy (Puigdemont president-aren abokatua) izango da, Lluis Llach, Jaume Roures eta Irantzu Perello abokatua Erabakizaleak taldeko kidea izango dira, azken hau dugu gurean. Kataluniako prozesua aztertu dugu berarekin batera eta argi […]
