Deustualdeko Prest! herri aldizkaria 1999tik ari da euskaraz tokiko informazioa doan lantzen, herritik herrirako. Deustuko jaietan argitaratu zuen lehen zenbakia duela 18 urte. Martxoan 18 urte betetzeaz gain 200. zenbakia argitaratuko du. Marka biak elkartu eta zenbaki berezia prestatu dute. Gainera jaietan argazki erraldoia egin dute. Bertalp Jone kazetariarekin bat […]

Natali Izagirrek lehen diskoa plazaratu berri du Garena deiturikoa. Taldekideekin batera dator Natali izenpean. Ixak Arruti, Gorka Mendizabal, Olaia Inziarte eta Andres Insua ditu aldamenean. Garena kantuak zabaltzen du diskoa eta diskoari izen ematen diona. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantua berriak, gurean izan da lana aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190314_NATALI%20ELARRIZKETA.mp3 Deskargatu hemen.  

Batzuen ustez, naturaren suntsipena hain dago aurreratua, edota hain da garrantzi gutxikoa, ezen mundu megateknologiko eta hiperazeleratu batean dago gakoa bizimodu zuzena eta zintzoa lortzeko, kapitalismoaren kontraesanak toperaino areagotuz. Nihilismotik gertu dagoen prometeismo mota inozoa deritzogu guk azelerazionismoari. https://bilbohiria.com/docs2/2018/hauxegurelurra/hauxegurelurra-033-prometeismoa-azelerazionismoa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Xamar ikerlariak hizkuntzen historian askotan gertatu izan den fenomenoa aztertu dugu. Hizkuntza bat , normalean arrazoi politikoengatik hedatzen hasten da eta bertako hizkuntza  galtzen hasten da eta hizkuntza nagusia erabiltzen hasten da bestea baztertuz; horri deitzen zaio auto gorrotoa. Funtsean kolonizazio bat da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Auto-gorrotoa.mp3 Deskargatu hemen.