Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri […]
Eguna: 2019-03-28
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, bertsolaritzaren ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak aztertu dituzte. Bestetik bi elkarrizketa ekarri dizkigu batetik Iñaki Etxelekuri eginikoa Berriako kazetaria da. ZAD bizi dutenen ahotik liburuaren egilea. Bestetik Mari Mar Agos etxez etxeko liburuzainari eginikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190328_Argia.mp3 Deskargatu hemen.
Lau eskutara idatzi dute Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak “1.352 km euri liburua” Gutun-trukea osatu dute, galdera bat ardatz hartuta: bigarren bizitza bat bazenu, zein emakume izatea aukeratuko zenuke zuk? Hilaren 31n, gainera, liburuan oinarrituriko ikuskizuna eskainiko dute Loraldia jaialdian. Ikuskizunean bidai lagun Nerea Alberdi biolin jolea izango dute eta […]
