Larunbatean Bilboko Kafe antzokian ANC euskal herriak mahai ingurua antolatu du “Demokrazia auzipetua” goiburupean. Bertan, Jaume Alonso Cuevellas i Saroy (Puigdemont president-aren abokatua) izango da, Lluis Llach, Jaume Roures eta Irantzu Perello abokatua Erabakizaleak taldeko kidea izango dira, azken hau dugu gurean. Kataluniako prozesua aztertu dugu berarekin batera eta argi adierazi digu politika judizializatzeaz gain, justizia politizatzen ari direla. Kataluniako erreferendumaren auzian Espainiaren jarrerak “oinarrizko eskubideak urratzen” dituela salatu dute. Erabakitzen taldearen iritziz erreferenduma legala izan zen, erreferendumera deitzea ez da delitua, ezta horretan parte hartzea ere. Bestetik Euskal Herrira begira ere jarri gara eta Altsasuko gazteen kasu aztertu dugu, judizializatutako kasu argia dela azpimarratu du.
Deskargatu hemen.