TrabesKalea irrati saio feminista dugu Bilbo Hiria irratiko uhinetan, eta hauxe dugu saio berri honen lehenengo alea. Euskaraz feminismoaren inguruan jarduteko. Interesatzen zaizkigun gaien ingurua pentsatzeko, hausnartzeko, ezagutzeko edo  kritikak egiteko. Kale irekia izan nahi du, gogoetarako plaza, parte hartzeko eta proposatzeko. Ikuspegi eta korronte ezberdinak elkarbanatzeko plaza. Lehenengo irratsaioan […]

Hemen duzue gaur Korrikaren Bilboko ibilbidea jarraitzeko zuzenean, Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin egin dugun irrati saio berezia osorik entzungai. Eguerdian sartu da lasterketa Bizkaiko hiriburura, eta arratsaldera arte ariko da, auzoz auzo. Euripean egin ditu ia kilometro guztiak baina jendetza batu da. Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin elkarlanean kilometroz kilometro eta […]

Ostera ere bertso-dantzan jarri dugu Bilbo Hiria irratia, eta prest dugu beste POTTO ale bat. Gaurko saioan, Ane Zabala soinu-teknikariaren laguntzaz eta Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzan, martxoan Iñakiren Tabernan izandako Mauri-Apolo bertso-sariketaz gozatu dugu (bertan izan ziren kantuan Maite Sarasola, Maider Altuna, Hodei Iruretagoiena eta Peru Irastotza), eta, ondoren, Abusuko Ikastolak […]