TrabesKalea irrati saio feminista dugu Bilbo Hiria irratiko uhinetan, eta hauxe dugu saio berri honen lehenengo alea. Euskaraz feminismoaren inguruan jarduteko. Interesatzen zaizkigun gaien ingurua pentsatzeko, hausnartzeko, ezagutzeko edo kritikak egiteko. Kale irekia izan nahi du, gogoetarako plaza, parte hartzeko eta proposatzeko. Ikuspegi eta korronte ezberdinak elkarbanatzeko plaza. Lehenengo irratsaioan Santutxuko tabako fabrikako langileen matxinada ekarri dugu gogora. 1889ko martxoko larunbat batean Santutxuko tabako lantegiko beharginek egin zutena. Nagusiaren harrotasunari, karabineroei, txapelokerrei eta gobernadore zibilari egin zioten aurre tabako fabrikako emakume langile haiek. Martxoaren 8ko greba feministak utzitako oihartzuna aztertu ditugu. Euskal Herrian Martxoaren 8ak izandako ibilbidea aztertu dugu. Mendeetan idatzi den historiatik ezabatua izan den kolektiboak kaleak hartu ditu urteetan. Gomendioen atalean Fake Orgasm dokumentala izan dugu hizpide eta Chimamanda Ngozi Adichie idazlea. Bukatzeko irrati nobelaren lehen atala izan dugu entzungai.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=ORtKHru9xlc