Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Gaurko sexologia atalean Sexu eskubideak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Sexu eskubideak Giza eskubideen testuinguruan kokatu behar ditugu. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu […]

Gaurko saioan 70 hamarkadako The Kinks taldearen “You really got me” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak.  The Kinks rock musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek 1964an Londresen sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean. Urte horretan bertan nabarmendu ziren “You really got […]

Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroan barrena ibiliko da gaur Korrika. Eguerdia Elizondon sartzeko zela bat egin dugu Maitanerekin arrosa sareko gure lankidearekin. Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta […]

Gaurko urrezko kantua Kubatik dator. 1965eko urrian irakurri zuen Fidelek Che Guevara komandanteak Kubako herriari idatzitako gutuna, adio modukoa. Horren ondorioz Carlos Pueblak Hasta siempre comandante abestia konposatu zuen. Guk Los Tradicionales taldearekin egin zuen grabazioa entzun dugu. Jarraian, Soledad Bravo venezuelarrak egin zuen bertsioa, baita Maria Farantouri greziarrarena ere […]