Zientzialari irratsaioaren emankizun honetan, matematika eta osasuna uztartzen saiatuko gara; hobeto esatearren, matematikak osasun zientzietan dituen aplikazioak ikusiko ditugu, Inmaculada Arostegui ikertzaileak lagunduta. Berak azalduko digunez, jende gehienak —are osasun arloko ikasketak egitea pentsatua duten ikasleek ere— ez dute uste erlazio handirik dagoenik matematika eta osasunaren artean, baina errealitatea bestelakoa […]
