Musika nagusi da Aste Nagusian eta horren isla gaurko saioan izan ditugun musikarien bisita izan da. Saioa bukatzeko Txarli eta Joselu batu zaizkigu eta Amultsuki diskotik bi kantu eskaini dizkigute zuzenean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_TxarlietaJosdelu.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-08-21
ALGARA konpartsak Ipar Euskal Herriari eskaintzen dion egunean Xabirekin Kaskarotenea ikastolaz jardun gara. Kaskarotenea Ziburuko (Lapurdi) ikastola da. Lau urte daramate bertan zailtasunak zailtasun. Ikastolaren ibilbidea ezagutu dugu eta Ziburu ere. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_Kaskarotenea.mp3 Deskargatu hemen.
Bi konpartsa batu zaizkigu gaurko saioan, Txomin Barullo eta Mekauen!. Lehenengoek aurten antzerki laburren lehiaketa antolatu du eta horren inguruko zehetasunak ekarri dizkigute, gaur gauean eskainiko baitituzte emanaldiak. Bestetik Mekauen! Konpartsa internazionalistaren ordezkariak urtean zehar eta egun hauetan egiten duena azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_Txomineta%20Mekauen.mp3 Deskargatu hemen.
Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza eszenatokietara helduko da gaur Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabellon 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itsaso Quintana, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko […]
Plazera zeure eskuetan irratia tartea irekiko dugu Bilbo hiria Irratian sexologia dugu hizpide bertan, Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugu saioa da. Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak ditugu bide lagun. Gaurkoan Masturbazioaz jardungo dugu, XXI mendean ere tabuak hautsi behar ditugulako. Masturbatzea nork bere buruarekin gozatzea da. […]
