Algara Konpartsak aurten 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, konpartsakide askorekin mintzatu gara konpartsa hobeto ezagutzeko. Isabel Isazelaiak konpartsaren sorrerarako arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu, eta euskarazko guneak sortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du:”Euskaldunok ez daukagu, esaterako, gimnasiora euskaraz joateko edo kafe bat hartzeko aukerarik, leku jakinak bilatu ezean. […]
Eguna: 2019-08-24
Dylan 21 urteko ingeles gaztea dugu, duela bost urte Ipar Euskal Herrira hurbildu zen eta orduan piztu zitzaion euskararekiko interesa. Barnetegietara joanez eta online baliabideak erabiliz ikasi du, baina orokorrean, autodidakta izan da euskara ikasteko. Aste Nagusia nola bizi duen kontatu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190823_DylanEuskalduntrebea.mp3 Deskargatu hemen.
Aiko taldeak emanaldi berezia eskaini du Aste Nagusian, Sabin Bikandi batu zaigu saiora. Erromeria elkargune ludikoa izan da beti, euskaldunok behar duguna, “helburua hori denean dantzak beste dimentsio bat hartzen du”, dio. “Garaikidea beti jarrera estetiko batzuekin lotzen dugu, baina dantzaera eta musika garaikidea da guk egiten duguna” azpimarratu du. […]
Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeko Ana izan da gurekin, taldearen historia eta ezaugarriak azaltzen. Igandean Plaza Barrian arituko dira dantzan, 19:00etan, Aste Nagusia ixten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190823_BetiJaiAlaiDantza%20taldea.mp3 Deskargatu hemen.
