Saioa bukatzeko Zaparrada konpartsako gazteak batu zaizkigu irratira. Gaurkoan ogia egiten ibili dira eta gazteak ogiaren errezeta sekretua ekarri digute irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190820_Zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-08-20
Guztira Bilboko Konpartsak federazioko 28 konpartsek jarri dute aurten txosna jaigunean. Moskotarrak konpartsan Aste Nagusia nola bizi duten azaldu du Iñigok. Tradizio luzeenetakoa duen konpartsetako bat da. Ekitaldi ugari antolatzen dituzte Aste Nagusiak irauten duen bederatzi egunetan. Betiko txapelketekin jarraituko dute: itsusien txapelketa, arrautza jaurtiketa, Erraldoia saria jaiak hobekien ordezkatzen […]
2007 urtean jaio zen Malas Compañias Zirku Taldea, eta ordutik zazpi ikuskizun sortu dituzte. Azkena, Prozak, urtebetez prestaketa lanetan aritu ostean apirilean estreinatutakoa. Gaur gaurkoz, bost kidek osatzen dute konpainia. Aste Nagusian bi egunez arituko dira ikuskizuna eskaintzen, gaurkoan Mikel Pikaza batu zaigu. Antidepresibo osasuntsu eta eraginkorra dakarkizuegu, barrea eta […]
Algara konpartsan Bertso eguna dugu gaur. Arratsaldean Bilboko Aste Nagusiko 2. Bertsolari Gazteen Sariketa izango dugu. Bertso eskolak izango dira gaur protagonista eta bertsolari gazteak izan ditugu saioan zehar kantuan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190820_Bertsoeguna.mp3 Deskargatu hemen.
¿Cómo hemos llegado a esto? (Nola heldu gara honetara?) komediak maitasun triangelu baten istorioa kontatzen du eta Campos antzokian izango da irailaren 8ra arte. Gaurkoan Mitxel Santamarina aktore batu zaigu gure mikrofonoetara. Gemma Martínez, Maribel Salas, Mitxel Santamarina eta Gorka Minguez dira ¿Cómo hemos llegado a esto? antzezlanaren protagonistak. Maitasun […]
