Gaurko saioko kantua Solomon Burkek eginiko Everybody Needs Somebody kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Gaurko kantua Solomon Burkek konposatu zuen 1964an. Soul eta countryaren aitzindaritakoa dugu Solomon. Gospel mundua hasi zen predikadore bezala. Lehengo grabazioak ez zuen arrakasta handia izan, ondoren eginiko bi bertsio ekarri zioten kantuari arrakasta. Bertsioak […]
Eguna: 2019-09-16
Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz emaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten arabera. Azterlana burutzeko […]
Manifestazio nazionala deitu du Harro plataformak irailaren 21ean, LGTBI kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko asmoarekin. Deialdia Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat eragileren babesa jaso du. Horren guztiaren berri emateko Joseba izan da gurekin hizketan. Harro! plataforma osatzen dute EHGAM, Sare Lesbianista, Hiruki Larroxa, Lumagorri, Intifada Marika, Iris Proiektua, Ozen LGTB, […]
Bilboko Berbalaguna, berriro martxan da. Taldeak eratzen hasiko dira Bilbon zehar euskaraz aritzeko. Gogoratu behar da egitasmoa doakoa da. Ez dago aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordubete astean eta gutxienez ikasturte batean egotea, ez da besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra. Aitor Agotek eman dizkigu […]
Bueltan gara sexologia atalarekin Bilbo Hiria irratian. Euskal Herriko sexu heziketarako eskolarekin elkarlanean egiten dugun irrati tartea dugu. Ikasturte osoan zehar Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak izango ditugu bidelagun. Gaurkoa Euskal Herriko sexu heziketa eskolak antolatutako ikastaroen berri eman digute. Urritik aurrera Izanez elkartearekin batera ikastaro berri antolatu dute […]
