Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo du Bilbo Hiria irratiko  lantaldeak, eta grebarekin loturiko ekimenen berri soilik emango du. Bestelako ekoizpen lanak alde batera utzi, eta grebari buruzko informazioa zabaltzera bideratuko du bere zeregina Bilbo hiria irratiko lantaldeak martxoaren 8an. Sare sozialen bitartez egingo du grebaren jarraipena Bilbon.

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Derioko seminarioan egondako sexu abusuen inguruko erreportajea egin dute, biktima batzuen testigantzak jaso dituzte. Benalla Macron kasuaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu eta bukatzeko Itziar Ituñori eginiko elkarrizketa komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190307_ArgiaAstekaria.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean Bilboko Kafe antzokian ANC euskal herriak mahai ingurua antolatu du “Demokrazia auzipetua” goiburupean.  Bertan,  Jaume Alonso Cuevellas i Saroy (Puigdemont president-aren abokatua) izango da,  Lluis Llach, Jaume Roures eta  Irantzu Perello abokatua Erabakizaleak taldeko kidea izango dira, azken hau dugu gurean. Kataluniako prozesua aztertu dugu berarekin batera eta argi […]

Bertsoaren kantuek Bizkaiko herriak hartuko dituzte beste behin ere, Bizkaiko taldekako txapelketan, eta martxoaren 1ean izan dugu bigarren hitzordua, Leioan. Bertan, Plentzia-Lemoiz herrietako BASORDAKO GORRINGOAK, Mungiako TAKET bertso-eskolako kideak eta LEIOATIK LEIOARA taldeen arteko bertso-norgehiagokan. epaileen delibero diktatorialak TAKET bertso-eskolakoak jo zituen garaile, LEIOATIK LEIOARA taldekoekin izandako lehia estua eta […]

Gaurko saioa Xamarrek Arnaud D’Ohienart idazle Zuberotarraz mintzatu zaigu. Euskal Herri osoaren historia idatzi zuen latinez “ Notitia utriusque Vasconie tum Ibericae, tum Aquitanicae” (1638) bertan euskararen hedapenari buruzko aipamenak irakur daitezke. Lan hau egiteko ongi aztertu zituen dokumentu zaharrak. Bestalde, Ohienartek olerkiak eta esaera zaharren bilduma bat ere utzi […]

Iragan astean jakin genuen Eusko Jaurlaritzak EAEn FM bidez emititzeko 17 irrati lizentzia esleitu dituela behin betiko. Jaurlaritzak berak 2012an deitu eta ondoren bertan behera utzitako lehiaketari balioa eman dio orain, orduan onuradunak ziren egitasmo guztiei lizentziak behin betiko emanez. Bitartean, Bilbo Hiriak, irabazi asmorik gabeko irrati euskaldunak lizentziarik gabe […]

Martxoaren 22an helduko da zinemetara ‘Margolaria’ dokumentala; Mikel Urdangarin protagonista, Oier Aranzabalek zuzendu du filma.  Mikel Urdangarin bakarlariaren bidaia du ardatz pelikulak,  artean sortzaileak egiten duen bidaia, bidai geografikoa ere bada, Londresen abiatzen da eta dokumentala.  Maluta Films ekoiztetxeak jakitera eman duenez martxoaren 12an emanaldi berezi bat egingo da Bilboko […]

Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak George Greshwin msuikariaren “Summertime” kantua izan du hizpide. George Gershwin Estatu Batuetako musikagile eta pianista izan zen. Pianorako eta orkestrarako Rhapsody in Blue (1924) lan ospetsua egin zuen, eta pianorako Concerto en fa obra. Idatzi zituen beste obra batzuk: komedia musikal ugari, horien artean famatuena […]