Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara: Zerocalcare komikigilea italiarraz aritu gara, baita mugimendu kurduko 400 lagunek aurrera daramaten gose grebaz eta Larrunen Nokaren galeraren inguruan aritu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190220_Argia.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2019
Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pittik osotzen dute Hezurbeltzak musika taldea.. Ostegunean Bilboko kafe antzokian izango dira zuzenean, euren kantuak eskainiz, Jon Maia izan da gurean. Hezurbeltzak taldeak bere lehen diskoa atera du, hamabi kanta eta bertso batez osatua. Bertsoa Jon Maiak 1997ko Bertsolari Txapelketan gurasoei eskaini zien hura da. […]
Gizartearen eta kultura garaikidearen “lokailu” bihurtu nahi dute Bilboko Azkuna zentroa. 2019-2023 urteetarako ondu duten proiektu estrategikoa aurkeztu du Fernando Pérez zuzendari berriak. Duela bost hilabete iritsi zen Azkuna Zentroa zuzentzera. Berarekin batera jarritako ildoen inguruan mintzatu gara. Gizartea eta kultura garaikidea lotzeko espazioa izan nahi du alondegiak, eta espazioa […]
Ondoez psiko-soziala eta genero bizipenak uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektua da Zauria(k). Bederatzi lagunen esperientzia aztertu dute, bederatzi ikuspegi eman asmoz. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagaren proiektua da Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko dokumentala. Estreinatu berri dute Zauriak dokumentala, Bilbon ere ikusteko aukera izango dugu datozen […]
Juan Carlos Etxegoien, Xamar, garraldar idazleak 2019ko otsailaren 14an Donapaleun aurkeztu zuen bere belaunaldiaren ibilbidea biltzen duen Etxera bidean liburua. Nola belaunaldi akulturatuak, bere buruaz ‘beste’ egitera dedikatu dutenak, nerabe garaian deskubritu zuen bere muineko izatea gorderik eta estalirik atxiki zaion euskara eta euskal kultura dela. Aitzinera so den itzulera […]
DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi […]
Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]
Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute IPES, Rosaren Lagunak eta Baskale elkarteek datorren, ostiralean, otsailaren 22an, Bilboko San Frantziskoko Auzo Etxean. Hedoi Etxarte idazleak Faxismoa, gaur eta hemen hitzaldia emango du, eta, Lorea Agirre eta Yolanda Jubeto ere arituko dira Roxa Luxemburgen inguruan hizketan. Hedoi Etxarte izan da gurean. Luxemburg XX. […]
Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko […]
Aste honetan, aprobetxatzen dugu taxiaren konfliktuaren etenaldia bestelako ibilgailuetaz hitz egiteko. Google Maps-en eguneraketak eta Errusiarren sare propioen garapena gurekin egongo dira ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean270.mp3 Deskargatu hemen.
