Ekologismoaren beste ikuspegi, adar edo familia bat ekarri digu gaurkoan Iñakik, deep ecology edo ecología profunda bezala ezaguna. Ekologia sakonak azalekoa irizten dion besteari kritika eginez, antropocentrismoaren kritikatik abiatu zen ekologismoaren norabide berri moduan, berdintasun biozentrikoa aldarrikatuz. Gizateria inguruaren partetzat hartzen du, gizakion eta gainerako izaki bizidunen arteko oreka lortzeko […]

1

Gaurko saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejolak zinema izan dute hizpide. “Kiki el amor  se hace” pelikula aztertu dute.  Pelikulak sexu harremanen inguruko begirada aske bat dakar.Ez ohiko praktika sexualak naturaltasunez jartzen ditu pantaila handian. 2016an estreinatu zen pelikula, Paco Leonek zuzendu zuen. Bost amodio histori kontatzen dizkigute, parafilia ezberdinak […]

Hannot Mintegiak MOXAL egitasmo berria aurkeztu digu “Zaldikatu” deituriko lana. “Moxal” zaldi gazteari esaten zaio, betidanik gustatu zaio hitza Hannoteri eta baita zaldiak, hortik dator izenburua. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da. Esaldi honekin iradoki edo esan nahi duena zera da, interprete edo “sortzaile total” […]

Gaur bertsio saioan Rafa Ruedak Depeche Mode taldearen “Enjoy the silence” kantua izan du hizpide. Ingalaterran 1980 urtean sortutako taldea dugu. . Lehenengo taldekideak honako hauek izan ziren: Dave Gahan Martin Gore, Andrew Fletcher et Vince Clarke Vince Clarkek 1981ean utzi zuen taldea, lehenengo albuma (Speak & Spell) plazaratu ondoan. […]

Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Imanol Agirre zuzendari artistikoak ekarri dizkigu loraldiaren berriak. Bihar abiatuko da 2019ko Loraldia. Bira! Kultur Gunean izango da eta bertan Iñigo Aranbarri idazleak Joseba […]

Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5eko Gobernu Bileran. Kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu dute. Larunbatean Bilbo aurkeztu zuten plataforma eta datozen egunetan burutuko dituzten ekintzak. Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean […]

Kaixo lagunok, hasierako soinuek Jeff Tweedy-ek ekarriko dizkigu Warm izeneko bere azken diskotik ateratako kantu parearekin. Bide beretik jarraituta, hots, barne bidaien eta kantu barnerakoien bidetik, Lucy Dacus datorkigu Historian izeneko diskoarekin. Segidan, azken bolada honetan punk musikak bizi izan duen bilakaera ederki adierazten duen Bodega taldea, euren Endless Scroll […]

En aquest De mica en mica, entrevistem a la Mireia, de la Casa Catalana de Saragossa i també farem referència a na Marta Pessarodona, poetessa, narradora i crítica literària galardonada amb el Premi d’Honor de les Lletres Catalanes d’Òmnium Cultural el 2019. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190309demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioan Zaragozako Casa Catalanako […]

Angelman sindromea duten haurrena ez da ohiko gaixotasuna, baina bai gaixotasun aski larria. Estatistikek argi adierazten dute 15.000 jaioberritik bati soilik eragiten diola Angelman sindromeak. Adimenean arazo konplexuak sortzen ditu gaixotasun honek, eta epilepsia, komunikaziorako zailtasunak eta oreka eta mugimenduaren koordinaziorik eza ere eragiten ditu, besteak beste. Berrikitan, zorionez, fidagarritasun osoz […]