Gaurko saioan blues doinuak aukeratu ditu Rafa Ruedak, 60 hamarkadan argitaratutako On the road again kantua izan du hizpide. Canned Heat Los Angelesen 1965ean sortutako blues rock taldea da. Talde honen garrantzia, bluesean oinarritutako bere musikan ez ezik, blues-men handi batzuen karrerak berpizteko egin zuten  ahaleginetan eta inprobisaziorako dituen trebetasunetan […]

Zorrotza auzora salto egingo dugu, 2012 urtean zorrotzako bizilagunek azken garabi zutik ikusi zuten eguna, horrela kontatu dute sare sozialetan. Azken 10 urteetan garabiak bata bestearen atzetik desagertzen joan dira, azkenean kaiaren gainean etzanda geratzen ari dira, erraldoi zaurituak bailiran. Txatarra bihurtzeko. Garabi horiek auzoko bizitzako eguneroko bizilagunak izan ziren […]

Aste honetan, birpasatuko ditugu urtearen hasierak ekarriko dituen lehenengo berri teknologikoak. Zatikizun digitala, gobernuaren neurri berriak, kabina telefonikoak edo bateriak egiteko material berriak izango ditugu aztertzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean287.mp3 Deskargatu hemen.