Gaurko sexologia atalean klitoria izan du hizpide Mikel Oribe sexologoak. Klitoria ezezaguna dela aitortu digu. Irudia erakutsita ere jendeak ez daki gorputzeko zein atala den, ez du identifikatzen, klitoria oso ezezaguna izan da gizartearentzat eta zientziarentzat. Zientziak ere askoz ere gehiago eta hobeto ikertu baititu sexu-organo maskulinoak femeninoak baino. https://bilbohiria.com/docs2/2020/plazerazeureeskuetan/201002_sexologia_65_Klitoria.mp3 […]

Ingurumen ministroak. estatu gehienetan egun ingurumen ministeritzak egotea eta ingurumen politikoak egotea azken urteotako borroka ekologistaren ondorioa da. Horrek ez du esan nahi ingurumen politika horiek ekologistak izango direnik. Izan ere, askotan energia enpresei lotuak dira ministroak eurak eta enpresa horien aldekoak euren politikak. Azkenaldion, klima aldaketari aurre egiteko hartutako […]

Amorrua, haserrea, bakardadea, tristura, etsipena , asperdura edo antsietatea bizi dugun egoerak askori ekarri dizkionak izan digu mintzagai. Antsietatea izan dugu gaurko gaia. Alarma egoera eta konfinamendu neurriak arrastoa uzten ari dira herritar askoren buruko osasunean, eta, horiek arintzeko asmoz, zerbitzu asko jartzen ari dira martxan Euskal Herrian. Guzti horiek […]

Gure urteko azken programan, 2020. urteko unerik onenak errepasatuko ditugu, pasahitzak, Europar Batasuna, zatikizun digitala eta gure kolaboratzaile guztien konpainiarekin. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean307.mp3 Deskargatu hemen.

Pasa den ekainean Soinugela berezi bat (etxetik grabatua) egin genuen, urtearen lehenengo sei hilabeteetan koronabirusaren ondorioz hildako artisten kantu batzuekin. Urteak aurrera egin ahala beste asko joan zaizkigu eta abendu honetan horietariko batzuen omenez kantu sorta bat aukeratu dugu: Kraftwerk (taldeko Lorian Schneider): Autobahn (1974), Betty Wright: Clean Up (1971), […]

Euskaraldia zela eta, irratikideek galdetu digute: “Zertan dira antzekoak euskara eta ekologia? Bada loturarik?” Noam Chomskyk eta beste batzuek diotenez, lengoaiaren inguruan ez da askorik aurreratu azken urteotan. Chomskyren arabera, seguraski ez da egongo aurrerantzean jakintzaren arlo horretan aurrerapen handirik, horretarako oztopo praktiko eta etikoak daudelako. Dakigunez, burmuinetik datorkigu mintzorako […]

Lau Behi taldearen azken diskoa 2000koa da, baina 2016an kanturik biribilenak biltzen zituen grabazio bat kaleratu zuten: Onenak. Taldearen buru Mikel Azpiroz zegoen, geroztik hainbat artista eta taldetan ibilitako musikari bikaina. Eta berarekin beste hiru lagun, rock klasikoaren eta bluesaren magaletan dabilen musika jorratzen. Soinu klasikoz ari garela, Alabama Shakes […]

Heriotza gaia du ardatz AMAREN INTXAURRAK proiektuak. Pirritx porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna, liburua eta kantuak.  Haurrek eta familiek, eta orohar, hezkuntza komunitateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere.  Gaurkoan Jose […]