Lehengo saio batean Ekofeminismoaz jardun genuen eta, gaurkoan, emakumeek naturaren eta bizitzaren defentsan duten rol garrantzitsuaz arituko gara. Ekologistak Martxan taldeak eta beste hainbat taldek martxoan antolatutako Ekozinemaldiaren XIII. edizioaren baitan, Vidalina Morales, Silvia Federici eta beste hainbat emakume ekintzaile Bilborock aretoan bildu zituen jardunaldi historikoaren harira, Pikara aldizkari feministako […]
Eguna: 2020-01-08
Gaurko egunez 1908an jaio zen Simone de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra. Goi-burgesiako familia tradizional batean hezia izan zen arren, 15 urte betetzerako fedea galdua zuen eta inguruko guztia zalantzan jartzen hasia zen. Adin hartan jarri zitzaion idazle izateko grina. Batiz bat, gai politiko, sozial eta filosofikoei buruz idatzi […]
Ohikoa izaten da neguan Anginen inflamazioa izatea, horren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Oier Gorosabelek. Urtero, lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean mina sumatzea izaten dira haren ezaugarriak, eta batzuetan arazo handiak ekartzen ditu bai sintomen larritasuna, bai infekzioen maiztasuna dela […]
Gaurko saioan Pastoralak izan ditugu hizpide Xamar ikerlariarekin. Pastorala Zuberoan ospatzen diren herri-antzerkia da. Erdi arotik egiten dira. Zuberoan mantendu dira tradizioa eguneratu egin delaka baina ziur asko Europa osoan egite ziren Herri antzerki hauek. Horrek adierazten du ahozko literaturan garrantzi handiko adierazpidea zela. Antzerki emanaldia, berez, süjet edo pertsonaia […]
Otsailaren 7an estreinatuko da zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko euskal filma. Aurretik, pelikulako anaia-arreba protagonistek herri eta hiri ugari bisitatuko dute filma aurkezteko eta abenturaz beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Larunbatean Bilbon izango dira Bilborock aretoan eguerdiko hamabietan. Euskal Herriaren historia beste ikuspuntutik kontatzea du xede Lur eta Amets-ek, izenburu bereko […]
Gaurko saioan Buyan komikia izan dugu mintzagai, Martin Etxeberria batu zaigu saioan. Udazkenean argitaratu zuten euskaraz eta orain Frantses eta ingelesez argitaratuko da nobela grafikoa. BUYAN “Heriotzaren Uhartea” historia eta kondaira mitikoak uztartzen dituen istorio zirraragarria da, gazte zein helduentzat aproposa. XIII mende hasierako Errusian kokatua, mongoliarren Urrezko Ordaren eta […]
