“Orain presoak” manifestazioak hainbat atxikimendu jaso ditu #U11

Egun gutxi  falta da urtarrilaren 11n euskal presoen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetarako, eta hainbat xehetasun dagoneko badakizkigu. Baionako manifestazioa izango da goiztiarrena, 15:00etan hasiko baita, eta 17:00etan abiatuko da Bilbokoa. Bertan, Rosa Rodero ETAren biktimak eta Asun Lasa GALen biktimak jarriko diote ahotsa azken mezuari. arek eta Bakegileek gogoan izan dituzte preso horien senideak ere. Bilboko eta Baionako manifestazioetan bilduko diren milaka lagunen babesa dutela ziurtatu diete, eta gogorarazi dute ehunka senidek eta lagunek astero errepideetara atera eta ehunka edo milaka kilometro egin beharra daukatela presoak ikusteko.Gaur bertan Bilboko tabernari eta kulturgile agerraldia egin dute, ”Atera Bidea, Orain presoak” ekimenarekin bat egin dute, Bilbora hurbiltzen diren pertsonaei argi utzi nahi diete konponbidearen alda lanean daudela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "On the road again" (Canned heat) #Bertsioak

ar. Urt 7 , 2020
Gaurko saioan blues doinuak aukeratu ditu Rafa Ruedak, 60 hamarkadan argitaratutako On the road again kantua izan du hizpide. Canned Heat Los Angelesen 1965ean sortutako blues rock taldea da. Talde honen garrantzia, bluesean oinarritutako bere musikan ez ezik, blues-men handi batzuen karrerak berpizteko egin zuten  ahaleginetan eta inprobisaziorako dituen trebetasunetan […]

Honekin lotuak