Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, Harrapazank gazte programaren 15. edizioa ospatuko dute martxoaren 20an, Bilborock aretoan. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da ekitaldiaren helburu nagusia. Programa 10 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_Harrapazank.mp3 Deskargatu hemen.

Topaldiaren edizio berria izango da otsailaren 6an, Bizkaia Aretoan hain zuzen ere. Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen du jardunaldia eta Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien inguruan hausnartuko dute bertan. Aurtengo Topaldiaren inguruan gehiago jakiteko Mikel Ozaitarekin, Topaguneko kidea, hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_topaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak estreinatu berri du  Ubu, finantzen errege antzezlana.  Ramon Bareak zuzendutako lana, RAUL Quirós Molinaren bertsio batetik abiatutu dute lana, beti era  Alfred Jarryren testua oinarrian izanik. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira antzezlaneko […]