Lanaren ekonomia saioa  ohikoa den moduan sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak ekarri dizkigu datozen bi asteetarako deialdiak. Lanaren ekonomia langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortutako irrati saioa da, Endika Alabort Amundarain, Jon Bernart Zubiri Rey eta Maitane Jaio Atela ekonomialariek gidatuta. Koiuntura atalean Confebask patronalak 2019ko egoera ekonomikoaren inguruko txostena […]

Gaurko saioan 70 hamarkada izan du abiapuntu Rafa Ruedak. Lynyrd Skynyrd estatubatuar rock-blues musika talde bat da. Haren abesti ospetsuenen artean Free Bird eta Sweet Home Alabama daude. Gaurkoan Free Bird kantugaia izan dugu. Bertsioak Molly Hatchet, Winnona Judd, The Charlie Daniels Band,Joey&Rory eta Coffin Break. https://bilbohiria.com/docs2/2019/11ispilu/11_Ispilu_131_Free%20_Bird.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=fuZyMx2NXZM […]

Mina del Morro, Luis Briñas eta Karmelo Ikastolako komunitateek salatu dute Hezkuntza sailak aldebakarrez hartu duela Mina ixteko erabakia.Ostiralean manifestazioa egin zuten auzoan. Eskolak, auzoko eragileak eta herritarrek Santutxurentzat erabakitzen dutena errespetatzea eskatu dute. Iragan, urtarrilaren hasieran Hezkuntza sailak, aldebakartasunez, Mina del Morro eskola ixteko erabakia jakinarazi zuen. Egoera honen […]

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]