Angel Olsen-ek oso disko interesgarria plazaratu zuen pasa den 2019an, All Mirrors izeneko diskoak berehala jaso zuen kritikaren onespena. Missouriko abeslariak beste diskoetako lo-fi soinua tarte batez alboratu du eta oraingoan orkestra handi batez eta sintetizadore handiosen laguntzaz ondu du disko eder hau. Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta […]
Eguna: 2020-02-11
Bilboko Euskal Museoak berrikuntza integralerako proiektua aurkeztu du. Aurkezpen ekitaldian izan dira Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Euskal Museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarza. Museoak euskal kulturara sartzeko atea izan nahi du, mundura zabalik egongo den ate bat izatea, eta, horrela, nazioarteko goi mailako zentro gisa […]
Gaurkoan Hiruka aldizkaria izan dugu hizpide Unai Brearekin batera. Erandioko txoko feministak egindako dokumentala izan dugu mintzagai. Erandioko Txoko Feministako kideek bost urte eman dituzte udalerriko hainbat emakumeren testigantzak batzen eta ordenatzen, Maroma. Idatzi gabeko Erandioko historia dokumentala egiteko. Auzoz auzo, udalerriko askotarikotasuna islatzen duen zortzi emakumeren lagina osatu dute, […]
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte ospatuko da Bilbon, “Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko” lemapean. Sexu orientazioaz harago, jaialdiak lehen planoan egon ohi ez diren sexu aniztasunaren elementuei ikusgarritasuna eman nahi die aurten, genero identitatea eta adierazpena kasu. Julen […]
