Beste behin ere, gure etxetik, teknologiaren mundua uzten ari zaigun berrikuntza bakanetako batzuk ekarriko dizkizuegu. Teknologia ZIUetan, komunikazioetan eta bideojokoetan. Azkenik, gure #HamarkadanZehar atalean, 2014. urtera bueltatuko gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean294.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2020-04-13
Euskara ikasten-irakasten ari zirela harrapatu ditu koronabirusak Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleak. Zer egin orduan? Pazientziarekin eta, bistan da, umorearekin hartu dute konfinamendua euskaltegiko lagunek. Ahal duten moduan, distantzian bada ere, harremanetan, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzen dutela erakutsi digute, argazkiekin osatu duten collage bideo honetan.
