Etxeko langileen egoera ezagutzeko asmoz Etxeko langileen elkartera jo dugu. Isabel Otxoa haserre agertu da, gaur bertan dekretua argitaratu da, baina SEPEK maiatzaren 2an zehaztuko du nola aplikatuko diren neurriak. Langileei, enplegatzaileei eta iritzi publikoari iruzur egin zaiela azpimarratu du. Hartutako neurriak gainera ez ditu babesten Gizarte Segurantza martxoaren 14an, […]

Gaur Chris Dave and The Drumhedz taldearekin abiatuko gara. Houston-etik dator Chris “Daddy” Dave eta bere lehenbiziko diskoarekin dator, bandaren izen berarekin bataiatu dutenarekin. Jazz, gospel, hip-hop… asko dira disko bikain honetan topatzen diren aireak. Honen ostean, Destroyer, Kanadatik datorren kantugile interesgarria, Dan Bejar dugu talde honetako burua. Have We […]

Konfinamendua arina izan dakizuen, prest dugu “Bertso Berriak, COVID19ari jarriak ” saioaren bigarren atala. Oraingoan ere 3 bertsolari ekarri ditugu, eta dantzan izan dira gai-jartzaileak ezarritako erritmoan. Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez izan dira gaurko protagonistak, eta saio gehienek izan ohi duten estrukturari heldu diote: hasierako agurrak, […]