Izurriteek zenbaki latzak ekartzen dituzte ustekabean, sinesten ere zailak diren zenbaki latz biderkatuak. Eta zenbakiek zenbaki izaten jarraitzen dute, harik eta haietako baten azpian senide, adiskide edo pertsona ospetsu baten izena aurkitzen dugun arte. Albisteak gogoa inarrosten digu orduan, eta triste gelditzen gara. Horixe gertatu zaigu guri Soinugelan, jakin dugularik […]

Iratzeder apaiz beneditarra ondo ezaguna dugu euskal lirikan XX. mendearen bigarren erdialdean erlijioari eta Euskal Herriari eskaini zizkien olerki landuengatik. Gaurkoan, berriz, ipuin baten bidez gogoratuko dugu haren sorkuntza lana, zur eta lur utziko gaituen «thriller kristau» moduko baten bidez, hain juxtu ere. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200415_IRAKURKETAK_Iratzeder).mp3 Deskargatu hemen.

Hilabete konfinatuta daramagu. Itxialdia hasi eta jarraian Bilboko auzoetan elkartasun sarean antolatu ziren, horietako bat Alde Zaharrekoa izan zen. Lau aste pasatu direnean berriro ere beraikin berba egin dugu egun luze hauetan egindakoaz hausnartzeko. Andreak ekarri dizkigu alarma egoeran egin dituzte ekimenak. 200 lagun bildu dira elkartasun sarean. Orain patsadaz […]