Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Egunez egun apiril osoan zehar etxean egiteko esperimentuak bildu dituzte, Atziber Lasa Elhuyarreko kideak ekarri dizkigu nondik norakoak. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak […]

Etxeko lau hormen artean gatibu gauden honetan, denoi sortzen zaigu udaberri giro betean zelai batean etzanda egon eta patxada osoan naturaren ukitua sentitzeko gogoa. Halako egoera bat da Ruper Ordorikak Etzanda izeneko kantan deskribatzen diguna. Eta kantaren hitzek, bat-batean, gure oraingo egoera berezia islatu nahi dutela dirudi: «Lainoak goi-goian, / […]

Zorrotzan kexu dira Sader enpresak isuritzen ari den kutsadurarekin. Konfinamendua hasi zenetik enpresaren jarduera handitu egin da. Pasa den asteko kazoladaren ostean, igande guztietan 12etan errepikatzea erabaki dute. Saderrek eragiten dituen usain txarrak salatzeko balkoietara aterako dira igande guztietan. Zorrotzako taldeen kordinakudera jo dugu eta Igorrek ekarri dizkigu egoeraren xehetasunak. […]