Osasun krisiak eta konfinamenduak utzi digun argazkia aztertzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Ekonomian ondorio larriak izango ditu, horiek aztertzeko Yolanda Yubeto EHUko ekonomia irakaslearengana jo dugu. Krisi honek argi utzi digu nolako gizarte motan bizi garen. Egoera prekario eta zaurgarritasunean jende asko bizi da, edozein aldaketaren aurrean jende asko babesik […]
Eguna: 2020-04-29
Xalbadorrek esan zuen, “Munduko leku maiteena/ zuri zor dautzut naizena:/ izana eta izena”. Hitzok eskaini zizkion Xalbadorrek sortetxeari, Eta, hark esan bezala, etxea izan da euskal herritarrei izana eta izena eman diena urte luzez. “Etxea ondarea historia mintzoa” liburuan ezagutzen gabiltza Xamarrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200422_Etxea_xamar_03.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Anita Parker taldearen berria ezagutu dugu Jon Zubillagarekin batera. Anita Parker taldeak urte amaieran kaleratuko du lan luze berria eta Azalean dugu lan horren aurrerapen kantua. Anita Parker Arrasaten jaio zen 2017 urtean. Jon Zubiaga eta Iñaki Bengoa izan ziren taldea abian jarri zutenak. Egun, berriz, Ane Martinezek, Jon […]
