Aste honetan bero handiarekin hartuko ditugu hilabete berriak ekarriko dizkigun albisteak: Youtube, Amazon edo Play Station izango dira gure gai nagusiak, eta amaitzeko, #HamarkadanZehar 2018. urtera eramango gaitu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean298.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2020-06-08
Bueltan dator lanaren ekonomia saioa. Ohiko moduan sindikal agendaren errepasoa egin du Eki Etxebarriak. Jon Bernat Zubirik eta Endika Alabortek Lanaren erreforma derrogazioa izan dute hizpide. Maitane Jaiok Irati labaien elkarrizketatu du “Kapitala” liburuaz. Argiaren atalean Amaia Lekunberri kazetariak Oscar Garcia Jurado ekonomilariari eginiko elkarrizketa komentatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200607_Lanarenekonomia_normaltasunberria.mp3 Deskargatu hemen.
Muskulo laukotea izango da gaurko saioa irekiko duen taldea. Haien proposamen eta intentzio musikalak “experimental soundtrack music” gisa definitu izan dituzte, oso soinu zinematografikoak lortzen dituzte, eboluzio luze eta joriekin. Hiru disko dauzkate kalean, gaur azkena ekarri dugu, Esan Gabe Doa. Igor Arzuagak disko berria dauka kalean, Menditik Jaitsi Ginen. […]
