Muskulo laukotea izango da gaurko saioa irekiko duen taldea. Haien proposamen eta intentzio musikalak “experimental soundtrack music” gisa definitu izan dituzte, oso soinu zinematografikoak lortzen dituzte, eboluzio luze eta joriekin. Hiru disko dauzkate kalean, gaur azkena ekarri dugu, Esan Gabe Doa. Igor Arzuagak disko berria dauka kalean, Menditik Jaitsi Ginen. Artefaktu berri horretan bere mundu propioa erakusten digu beste behin, piano eta ahots guztiz pertsonalekin. Espazio pertsonalez ari garela, Mendaron aurkitzen dugu beste egile txundigarri bat: Ina Iriondo Saint-Gerons. Musikari honek Maraca Diablo proiektua sortu zuen duela zenbait urte eta bi disko oso interesgarri dauzka: Hail Zigurat! (2012) eta El regreso del niño indio (2019). Honetaz gainera “Modelo” izeneko abestia publikatu berri du 2020 honetan. Tenpora taldeak bere azken diskoa entregatu zuen 2018an, Itzulika, eta orain abesti berri bat plazaratu du, Denborak badaki. Sentikortasuna eta soinu barnerakoi ederrak. Omagok egingo digu bisita saioaren amaiera aldera, bi abesti ederrekin eta bukatzeko, azken adio Ekhi Lambert-ek egingo digu, Haustura diskotik ateratako Adie foulards, adieu madras abestiarekin.
Deskargatu hemen.

