Ez ohiko normaltasunean kultur jarduerak gutxinaka bueltan datoz, asteburu honetan “Meri, Mari eta lari” antzezlanaz gozatzeko aukera dugu. Maria Urcelai aktorearekin berba egin dugu. Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. […]

Ekainaren 28ko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean protesta egitera deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak. Saretuz borrokak dirau! , leloa erabiliko dute aurten, eta, hain justu, konfinamenduan saretzeak izan duen garrantzia nabarmenduko dute mobilizazioetan. dute mobilizazioetan. Bilbon eginen dute manifestazioa, ekainaren 28an, igandearekin, 18:30ean, Moyua plazatik abiatuta. Aste osorako prestatu dute egitaraua, […]

Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hau da, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, CEAR-Euskadik 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei. Itxialdian zehar, administrazio-jarduera […]

Porru eginda iritsi gara aste bukaerara, horregatik gaurkoan barazkia luzea, haritsua, zuri eta berde kolorekoa hautatu dugu. Porrua, porruaz eginiko platera izango dira protagonista. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen […]