Bambara taldeak euren laugarren diskoa kaleratu berri du eta Stray izena jarri dio. Lehenbiziko abestitik harrapatzen dugu zein den disko honen egitura: soinu trinko eta ilunak, obsesiboak gehienetan. Disko oso gomendagarria. Hurrengo minutuetarako 2010ean kaleratu zen disko bat berreskuratuko dugu Brothers izena dauka diskoak eta taldea The Black Keys dugu. […]
Eguna: 2020-09-29
Mikel Zabalza atxilotu eta hilik agertu bitartean igarotako hogei egunen kontaketa egiten du Non dago Mikel? dokumentala. Donostiako Zinemaldian estreinatu berri da. Euskal Zinemaren Irizar sariko atalean, gainera, Mikel Zabalzaren inguruko dokumentalak aipamen berezia jaso du. Gu ere dokumentalaren oihartzunaz jarraituz gurean ditugu bi zuzendariak. Ikusmira handi batek jaso du […]
Lurrun minez antzezlana entrenatuko da Loraldia jaialdian hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Aurre estreinaldia egin zuten martxoan baina egoerak estreinaldia atzeratu egin zuen, orain udagoieneko loraldiak hartuko du estreinaldia. Olatz Gorrotzategi zuzendaria eta Galder Perez testu egilearekin berba egin dugu. Hiruki arrosa. Desirak eta beldurrak, alkohola […]
2013an ireki zituen ateak Zirika! herri guneak, Erronda kalean. Pandemiaren ondorioz egoera ekonomiko latzean da gunea. Hiru hilabete baino gehiagoz lokala itxita egon ondoren, pertsiana berriro igotzea lortu dute. Ilusioz beteta, aurrez aurreko batzarretara itzuli dira, gutxinaka, eta egutegia jardueraz betetzen ari dira, liburu eta material berriak jasotzen… Aste Nagusiko […]
Jim Croce Philadelphiar kantari-kantugileak 30 urte besterik ez zituen 1973an hegazkin istripu batean hil zenean (Buddy Holly, Otis Redding, Ritchie Valens eta Lynrd Skynrd taldeko kide batzuk hil ziren moduan). Crocek milaka emanaldi egin zituen eta 1972an arrakasta lortu zuen azkenik, 1973an entzungo dugun Bad, Bad Leroy Brown gaurko urrezko […]
