Gaurkoan Gaztealdian parte hartzen ari den Maite Sarasola izan dugu gurean. Bederatzi euskal gazte abian dira zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko hautan. Gure herriaren errealitate linguistikoa ez dela normala eta euskaraz bizitzeko gazteek izan dezaketen mugak ikusaraziko dituzte. Orain arteko esperientziaren inguruan berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_maite_gaztealdia.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2020-11-18
Kaixomaitia.eus 2007 an sortu zen euskaldunon harremanetarako webgunea gisa eta egun mota honetako euskarazko bakarra izaten jarraitzen du izaten. 2015. urtean bloga sortu zuen atariak bere xedeen artean baitu, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea; esaterako, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin […]
Aquesta setmana, l’Elisabet entrevista Bartomeu Garí, doctor en Història i autor del llibre La repressió feixista a Mallorca durant la Guerra Civil i postguerra (1936-1945). Per acabar el programa, l’Albae ens explica la Guerra dels 30 anys i el Tractat dels Pirineus per recordar la Diada de Catalunya Nord. Asteon […]
Azaroaren 21ean emango diote hasiera Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 39.edizioari eta aurten ere, urteroko helburuari eutsiko diote: istorioak, fantasiak, tradizioak, sentimenduak eta egunez egunekoaren gaineko ikuspegiak adierazteko hain baliotsua den txotxongiloen artea sustatzeari. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_Txontxongiloak.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, Bilboko mugimendu feministak mobilizatzera deitu du aldarri garbi baten alde: emakume guztientzako indarkeriarik gabeko bizitzen alde egitea. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_Azaroak25.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 17arekin batera greba deialdia egin du ELA sindikatuak. Kalera atera dira Hego Euskal Herriko ehunka langile zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” aldarrikatzera. Zaintza gehienak “pribatizatuta edo merkantilizatuta” daudela salatu du sindikatuak. Halaber, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela adierazi du. Maite Leizegik zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan […]
