Gure mintzoan nahi genukeen normaltasuna aztertzen gabiltza Xamar ikerlariarekin batera. Hizkuntza politiken inguruan mintzatu gara gaur ere. Urte askotan pentsatu izan da hezkuntzak hizkuntza normalizatu lukeela baina ez da horrela izan horregatik bada garaia hizkuntza berri bat osatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201020_NBM_saioa_02.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2020-11-19
Gaur egunean, fisioterapiaren munduan gero eta gehiago hartzen dira kontuan kate muskularrak. Izan ere, bizitza errealeko mugimenduak ez dira gimnasioko makinetan egin ditzakegun bezain puru eta analitikoak, mugimendu askoren konbinazio desberdinak baizik. Horri kate muskularra deitu dio Oir Gorosabelek. Esate baterako, arbolatik sagarra hartzeko mugimendu sinplean egitura askok hartzen dute […]
Gaur ere beste POTTO bat egin dugu. Bertso Aroa ekimenen baitako gazteen bertso-jaialdia ekarri dugu eta, Ainhoa Aranbururen aginduetara, kantuan izan dira Xabat Illarregi , Aner Peritz “Euzkitze” , Maite Sarasola , Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oihana Arana. Bertso aukeraketa diktatoriala nahikoa ez eta… bertsoak prosarekin uztartuta… Maite Sarasola […]
Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira […]
Auzoko elkarte ezberdinek zein hezkuntza komunitateak antolatutako ekimena da eta eskola publikoen defentsan zein bi eskola hauek sufritzen dituzten baldintza txarrak salatzera aterako dira Bilboko kaleetara. “Euskal eskola publikoaz harro” lemapean hartuko dituzte kaleak eta aldaketak etorri bitartean geldirik geratzeko asmorik ez dutela adierazi dute. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da mobilizazioa […]
