Bilbo zaharreko bihotzean kokatuta dagoen Sehaska etxea Ricardo Bastida arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen 1914an , eta geroago, 1939an, eraberritu egin zuen. Diru publikoz egindako eraikin historiko hau auzoko emakume langileen beharrei erantzuteko eraiki zen, lanera zihoazenean haurrak uzteko tokia behar baitzuten. Nolabait esateko, langile klasearen beharrei erantzuteko eta hauen […]
Eguna: 2020-11-12
Mariasun Landa idazlearen ipuinak hautatu dira aurtengo Klasikoen Irakurraldia ospatzeko. Azaroaren 17an, asteartean, egingo da ekimena Arriaga antzokian eta hamahirugarren edizio honetan haur eta gazte literatura omentzea izango da helburu nagusia. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201112_Irakurraldia.mp3 Deskargatu hemen.
Maite dugu, maite, Potto egitea Biba hankaluzea eta errima progresiboa! Gaurkoan Ermua bisitatu dugu, eta Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martin bertso-jaialdia ekarri dugu irratiaren uhinetara, aukeraketa diktatorialean. Maite Berriozabalen aginduetara, kantuan izan da taulagaineko seikotea: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Postrea […]
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatutako ekimena da Jokoteknia jardunaldia. Aurreko bi edizioetan bezala, aurten ere, Jardunaldiaren helburua industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea izango da. Jardunaldi hauek, euskaraz izango dira, eta bideo-jokoetan interesatua dagoen edonork izango du […]
